Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-03-20 Leioak Gobernantzaren alorreko Bikaintasuneko Europako zigilua (ELOGE) lortu du, Europako Kontseiluaren aintzatespen gorena
Ayuntamientos galardonados / Saritutako Udalak

Gaur goizean, Leioa, Basauri, Ermua, Irun eta Urnietako Udalek Europako Kontseiluak ematen duen Gobernantzaren alorreko Bikaintasuneko Europako Zigilua (ELoGE) lortu dute. Zigilua emateko, gobernantza onaren 12 printzipioetan oinarritu dira: gardentasuna, herritarren parte-hartzea, portaera etikoa, eraginkortasuna eta efizientzia, finantza-kudeaketa osasungarria, berrikuntza, berdintasuna, giza eskubideak eta aniztasuna, besteak beste.

Modu horretara, Europako 200 Udaleko talde txiki bati batu zaio Leioa (Estatuan bat bakarrik), non Udalek aipatutako bereizgarria duten, abangoardiako posizioan egoteagatik, gobernantza onari eta kalitate demokratikoari dagokienez.

Zigilua EUDELek 2017an eta 2018an Gipuzkoako eta Bizkaiko 9 Udaletan sustatutako proiektu pilotu baten amaierako aintzatespena da, aipatutako bost Udalez gain, Beasainen, Elgoibarren, Galdakaon eta Mungian. Denek hartu dute euren gain, euren borondatez, 97 adierazletan eta bi galdeketatan oinarritutako autoebaluazio prozesu zorrotz bat egiteko konpromiso politikoa; galdeketetako bat gobernuko eta oposizioko zinegotzientzat izan da, eta bestea, herritarrentzat.

Donostiako Koldo Mitxelena aretoa agertoki izan da gaur goizean, 2017ko ELoGE Zigilua emateko ekitaldian: kristalezko dodekaedro bat, 12 printzipioen betetze-maila orokorrean kalifikaziorik altuena lortu duten bost udalak dira, adierazle bakoitzarentzat eskatutako puntuazioa beteta. Bost udalen alkateek saria jaso dute: Maria del Carmen Urbieta (Leioa), Jose Antonio Santano (Irun), Mikel Pagola (Urnieta), Andoni Busquet (Basauri) eta Carlos Totorika (Ermua).

Ekitaldia EUDELeko elkarteburu Imanol Landak eta Europako Kontseiluko ordezkari Alina Tatarenkok gidatu dute, eta proiektu pilotuko eta proiektuan interesa duten beste hainbat udaletako ordezkari tekniko eta politiko ugari bertaratu dira. Peru Bazako, Erakunde Harremanetarako Sailburuordeak, eta beste Foru Aldundien ordezkariek ere parte hartu dute ekitaldian.

Europako Zigiluaren xedea “tokiko eragileen ekintzak mobilizatu eta suspertzea” da, “herritarrek gobernantza on eta demokratiko batez goza dezaten, zerbitzu publikoak etengabe hobetuz, herritarren parte-hartzearekin eta espero bezalako ordezkari politikoekin”. (Helburu hau Europako Kontseiluaren 2007ko Valentziako Adierazpenean dago adierazita, eta 2010ean zigiluaren abiapuntu izan zen).

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa