Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-03-14 Bihar irekiko da Larrakoetxeko errepide berria Bestade, martxoaren 19an, Artatzaganaren igoera itxiko da, St. George iksatetxetik, eta Laubide kalea Lekuederretik.
Larrakoetxe / Larrakoetxe

Bihar, martxoak 15, Artatzagana eta San Bartolome auzoak lotuko dituen zubi berria irekiko da. Landabari erreka gaineko urbanizazio lanen bigarren fasearen amaierarekin, ireki egingo da 500 metro dituen bide berri hau, Bordeoena parkearen ondoko biribilgunetik hasten dena eta San Bartolomeko ikastetxearen atzeko aldean amaitzen dena.

Kale berri honek, noranzko bakoitzean bi errei edukiko ditu, 77 aparkaleku-plaza eta bidegorri bat, eta Leioako auzo hauen arteko irisgarritasuna hobetzea ahalbidetuko du. Egun Peruri auzoa zeharkatzen duen errepidearen ordezkoa izango da, beraz, bihartik aurrera, Peruritik pasatzea bizilagunentzat bakarrik baimenduta egongo da. Horretarako, sarbideko zatia San Bartolometik egokitzea aurreikusita dago eta auzo osoa bizikidetzako gune bihurtzea 20 kilometro orduko abiadura-mugarekin.

Leioandi
Leioandin lanak jarraitu ahal izateko beharrezkoa da ibilgailuen trafikoa etetea St. George ikastetxetik gora Artatzagana auzora doan errepidean eta baita Laubide kalean ere. Lehenengo kasuan, trafiko-eteteak sei hilabete iraungo du gutxi gorabehera; bigarrenean, aldiz, etetea amaigabea izango da jadanik. Dena den, lanek iraun bitartean auzotar eta oinezkoek erabili ahal izango dituzte.

Trafiko-etete hau datorren martxoaren 19an, astelehena, gauzatuko da. Horretarako, bide-seinaleztapena egokia jartzea aurreikusita dago eta Udaltzaingoaren agenteek arreta berezia emango dute hasierako egunetan trafikoa antolatzen laguntzeko, jendeak ohitura hartzen duen arte.

Obra hauen helburua Artatzaganako igoeraren trafikoa hobetzea da, bide erdian biribilgune bat sortuz eta udaletxe alboko biribilgunearekin lotuko duena (Elexalde etorbidea) kale berri batekin. Guzti honek Artatzagana, Aldekoena, Sarriena eta Elexalde Lekueder eta Estartetxe zonaldearekin lotuko ditu.

Bizkaibus aldaketak
Obrak iraun bitartean, martxoaren 19tik aurrera, Bizkaibuseko A2161 eta A2166 lineek ibilbidea aldatuko dute. Gainera, A2161 lineako zenbait geraleku aldatuko dira Behin behinean Inaurratzaga 20ko geralekua (UPV/EHU) eta Artatzaganako farmaziarena desagertuko dira (norazko bietan). Azken hau Bordeoena parkearen aurrera aldatuko da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa