Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-03-12 Leioa Euskaraldia prestatzen ari da, bazatoz?
Euskaraldia / Euskaraldia

Leioako Udalak aurten prestatzen ari den Euskaraldian parte hartzeko asmoa du, horretarako leioaztarren edota Leioan bizi, ikasi edo lan egiten dutenen laguntza behar du. Ekimen honi buruzko informazio guztia luzatzeko batzarra ospatuko da Kultur Leioan, martxoaren 15ean (19:00 h). Zure zain izango gara.

Beharbada Leioan burutu genuen Egun On Egun Osoz ekimena gogoratuko duzu. Azken urteotan euskaraz bizitzeko horrelako ekimenak egin dira zenbait herritan, esate baterako, Bilbon (Lutxo Egiak egindakoa), Donostiako Egia auzoan, Agurainen, Aiaraldean, Lasarten, Deustun... Aurten Euskal Herri osora zabalduko da, Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekime¬naren bidez.

Zer da Euskaraldia? Euskaraz jakin edo ulertzen dugun herritarrok aktibatuta, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa da eta eguneroko bizitzan gaztelaniara jotzeko dauzkagun inertziak apurtzea du helburu. Saiakera pertsonala eta kolektiboa da, herritarrok eta erakundeak elkarrekin egingo duguna.

Ariketa hau 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra gauzatuko da Euskal Herri osoan eta Leioan ere abian jarri nahi dugu. Baina horraino heltzeko hainbat kontu egin behar dira giroa berotzeko eta erronka honetan ahalik eta herritar gehienen inplikazioa lortzeko. Horretarako behar-beharrezkoa dugu Leioan bizi, ikasi edo lan egiten dugun euskaltzale guztion aktibazioa.

Orain eman nahi dugu lehen urratsa eta horretarako bilera batera deitu nahi zaituztegu martxoaren 15ean, osteguna, 19:00etan Kultur Leioan. Bertan Euskaraldia zertan den azalduko dugu eta Leioan aurrera eramateko eman beharreko pausuak zehaztuko ditugu.
Mila esker eta martxoaren 15ean elkarrekin egongo garelakoan, ondo izan.

Informazio gehiago:

Euskaraldia

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa