Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-11-17 Gynkana Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzeko “Errespetuarekin bat” lelopeko sentsibilizazio kanpaina abian jarriko du, berdintasuna, aukeratzeko askatasuna eta autonomia bezalako baloreak sustatzeko Leioako Udalak, Berdintasun sailaren bitartez, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egingo du datorren azaroaren 25ean, eta horretarako “Errespetuarekin bat” lelopeko sentsibilizazio kanpaina abian jarriko du, berdintasuna, aukeratzeko askatasuna eta autonomia bezalako baloreak sustatzeko
asmoz.

Kanpainaren zabaltzerako herriko eskola bakoitzak informazio berezia jasoko du, eta euren sarreretan informazio puntuak ere jarriko dira, baita ere Leioako hainbat tokitan, adibidez, Kultur Leioan, Sakoneta kiroldegian eta Bulebarrean.

Kanpaina honen helburu nagusia elkarrenganako harremanak errespetuzkoak izatea bultzatzea da, berdintasunean oinarritutakoak, autonomiaz eta erabakitzeko askatasuna bermatuz. Horrela, ekintza berritzaile bezala, gynkana mugikorra jarriko da martxan, azaroak 13tik 20ra bitartean. Horretarako parte hartzaileek frogak gainditu behar izango dituzte mugikorraren bidezko joku desberdinetan (oinarriak eta jokuaren deskarga www.errespetu.com). Froga hauek gainditzen dituztenek sari bereziak jasoko dituzte, eta honetaz gain Athletic Clubeko jokalariek (neska eta mutil) izango dira eskuz banatuko dituztenak. Sari banaketa hau azaroak 26an izango da Kultur Leioan arratsaldeko 20.00etan.

Ikasturtean zehar Leioako eskolek hainbat ikastarotan hartzen dute parte gazteen arteko errespetua eta bizikidetza sustatzeko. Lan hau egiteagatik ere sarituak izango dira zentroak ekitaldi berezi honetan.

Guztira ia 1.700 gaztek hartuko dute parte ekintza berritzaile honetan, 15 eta 18 urte bitartekoak hain zuzen ere (hauetatik 677 ikastetxe publikoetakoak, 93 pribatukoak eta 80 Lanbide Heziketa Zentroarenak). Esan beharrekoa da parte hartzeko gazte hauek ez direla derrigorrez Leioakoak izan behar, herrian bertan ikastearekin nahiko da.

Azaroak 25ean ospatzen den egun berezi hau 1960.urtean gertatutakoaren ondorioz sortu zen. Egun hartan hiru neska, Mirabal ahizpak, bortizki erahilak izan ziren Dominikar Errepublikan euren aktibismo politikoarengatik. “Ahaztu ezinezko tximeletak” bezala ezagunak izan ziren neska hauek, Hego Amerikan emakumeenganako biolentziaren gaineko krisiaren adierazgarririk nagusiena bihurtu ziren. Hori dela-eta, azaroak 25eko egun hau aukeratu zen euren bizitza gogoratzeko eta egindako lana goraipatzeko. Zehazki, 1999.urteko abenduan, Nazio Batuen Batzar Nagusietan erabaki zen egun hau Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna bihurtuko zela.

Bestalde, Leioako Udalak gizarte honetako gaitzaren kontrako lanak egiten jarraitzen du, bere ahalmenaren barruan eta indarrean dauden legeen barruan, politika aktibo, integral eta koordinatua mantentzen du helburu nagusi batekin; genero biolentzia ezabatzea eta berdintasunaren alde egitea. Horrela onartu zen joan den 2008ko abenduaren Osoko Bilkuran Aukeren Berdintasunen Gaineko II.Plana, Udaleko hainbat sail desberdinen arteko elkarlanari esker. Honetaz gain, apostu sendo hau ikastaroetan eta tailer ezberdinetan ikus daiteke, ikastetxeetan egiten den “Tratu Onen tailerra”, jabekuntza ikastaroak, sentzibilizazio kanpainak, herriko gizonen topaketak, emakumeei laguntzeko taldeak, laguntza psikologikoa eta juridikoa, besteak beste.

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (pdf, 3762 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa