Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-02-19 Mercadonak 40 lanpostu eskaintzen ditu Leioan Izena emateak, Behargintza Leioan, martxoaren 9ra arte
Mercadona / Mercadona

Ibaiondo auzoan irekiko du Mercadonak bere hurrengo supermerkatua. Horretarako, 40 lanpostu sortuko ditu. Udalarekin adostu eta gero, plaza horiek eskuratzeko lehen aukera leioaztarrek izango dute, eta bigarren deialdia publiko orokorrarentzat izango da.

Izena emateko, lehenik eta behin, Mercadonako web gunean profila sortu beharko dute leioaztarrek hemen. Ondoren, martxoaren 9ra arte izango dute epea lan-poltsa zehatz honetan inskribatzeko. Profila sortu eta inskripzioa Behargintza Leioan egin ahal izango dute leioaztarrek (Mendibil kaleko 3an), astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.

Prozesu hau amaitzerakoan, Mercadonako web gunean argitaratuko da enplegu eskaintza hau publiko orokorrarentzat.

Guztira 40 lanpostu eskaintzen dira, kontratu mugagabea eta astean 40 ordukoa. Enpresak adierazi duen moduan, ez da formakuntza berezirik behar, formakuntza enpresak berak eskaintzen duelako. Leioaztarren jarrera eta jendetasuna kontutan izango dute aukeraketa egiterakoan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa