Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-01-29 Leioako udal enpresa mintegirako deialdi berria
vivero / haztegia

Leioako Udalak Ibaiondoko enpresen udal mintegian inskribatzeko epea irekita izango du martxoaren 28a arte.

Bizitegia Ibaiondo plazan dago, 1. zenbakian, 107. bulegoa, eta adjudikaziodun enpresei laguntzeko eginda dago. Bizitegiko moduluak aldi baterako zainpeko esleipenaren bidez utziko dira.

Horrela, adjudikaziodun enpresek honako hau izango dute eskuragai:

• Esleitutako modulua edo moduluak.

• Erabilera anitzerako aretoa.

• Negozioari laguntzeko zerbitzu gehigarriak.


Esleipena bi urtetarako izango da hasiera baten, alokairuan, erosteko aukerarik gabe. Hala ere, adjudikaziodun enpresak epea, gehienez, urte betez luzatzea eska dezake, esleipenaren azken bi hilabeteetan zehar.

Esleipen prozesua eta funtzionamendua arautzen duten oinarriak Udalaren eta Behargintza Leioaren webguneetan daude eskuragarri.

Eskaera dokumentazio guztiarekin batera entregatzeko, Internet bidez egin daiteke, Behargintza Leioaren webgunetik (www.behargintzaleioa.net), edo dokumentazioa udal erregistroetan aurkeztuz (udaletxean edo Mendibil 3n dauden Leioako Behargintzaren bulegoetan).

Erlazionatutako dokumentuak:

Oinarriak (pdf, 655 kb)

Negozio plana (pdf, 135 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa