Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-01-18 Biharko 'Barikuetan jai' saioa Kultur Leioako prentsa-gelan izango da
harriak  / harriak

Bihar, urtarrilak 19, antolatuko den 'Barikuetan jai' saioa Kultur Leioako prentsa gelan izango da (4.solairuan) eguraldi iragarpena txarragatik. Ordua, ohikoa, arratsaldeko 17:30etik 19:30era. Bihar, harriekin animaliak egingo dituzte txikiek eta, ondoren, tenperekin margoztatuko dituzte. Aforoa 30 pertsonentzat mugatua dago, partehartzaileak heltzen diren heinean sartuko dira aforoa bete arte.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa