Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-01-15 Ikastetxeen aurrematrikula errazagoa izango da Leioako 553 familientzat
Aurrematrikula / Prematricula

Urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra arte ikastetxeetako 2018-19 ikasturterako aurrematrikulazio garaia izango da, eta sasoi honetan gurasoek egin behar dituzten gestioak errazteko asmoz Leioako Udalak errolda agiriak bidaliko dizkie 2 eta 3 urteko ume leioaztarrei, guztira 553 familiei.

Ekintza honekin herritarrei erraztasunak eman nahi dizkie Leioako Udalak, kasu honetan aurrematrikulazioa egin behar duten umeen gurasoei. Errolda agiria derrigorrezkoa da aurrematrikulazioa egiteko, eta urtero hainbat guraso bulego orduetan etorri behar dira udaletxera agiri hau eskuratzeko. Beraz, gestio hau erraztea du helburu ekintza honek. Horrekin batera herriko ikastetxe publikoei buruzko informazioa ere bidali da.

Erlazionatutako dokumentuak:

Eskola Publikoari buruzko liburuxka (pdf, 1389 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa