Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-01-09 Behargintza Leioaren formakuntza eskaintza berria
behargintza / behargintza

Beste urte batez, Behargintza Leioak bere formakuntza eskaintza gaurkotzen du, udalerriko pertsona langabetuen lan-merkaturako sarbide aukerak hobetzera zuzendua dagoena. Aurtengo formakuntza eskaintzak gure ingurunean aurkitu ditugun beharrei erantzuten die eta Behargintza erabiltzen duten pertsonek egin dizkiguten eskaerei.

2018rako enplegu bila dabiltzan pertsonen eskura jartzen dugun formakuntza eskaintza urtarriletik ekainera luzatuko da eta izaera desberdineko 11 formakuntza ekintza dira:

Enplegurako formakuntza ikastaroak: 2 tailer dira, oso ikuspuntu praktiko eta partizipatiboarekin, non Lanbideren webgunea xehetasun handiagoz ezagutzeko aukera izango dugun, gure hautagaitza bidaltzeko enpresa-zerrenda bat prestatuko dugu eta enplegu bila egiten dugun lana ebaluatzeko tresna bat diseinatuko dugu.

Formakuntza bi ikastaro negozio ideia bat hasteko interesa duten pertsonentzat. Behargintzatik eskeinitako zerbitzuen bidez, aholkularitza eskaintzen da aldez aurretik azterketa bat egiteko eta enpresa abian jartzeko, hala nola berariazko formakunza beren enpresa-proiektua aurrera ateratzeko interesaturik dauden pertsonentzat.

Gainera, tailer hauez gain, enpresako lan-profilei lotutako ezagutza zehatzak hartzeko edo ziurtatzeko ikastaroak ere diseinatu ditugu. Ildo honetan, bi bloke handi ditugu, pertsona parte-hartzaileen sarrera eta irteera profilaren arabera.

ZERBITZUEN ARLOAN 200 orduko formakuntza eskaintzen dugu supermerkatu eta azalera handietan, praktikak barne; beste bat, Eskarien Prestakuntza (50 ordu), Garbiketa Teknikak eta Prozedurak (50 ordu), Garbiketa Industrialeko Makineria (50 ordu), 3D Inpresoren mantentze-lanak, muntaia eta konponketa eta, azkenik, Marketin eta Comunity Manager 120 orduko ikastaro bat, praktikak ere dituena.

ETXEGINTZA ARLOAN Dumper gidatu eta erabiltzeko ikastaro bat eskaintzen dugu. Aurreko enpleguetan tresna hau jadanik erabili duten pertsonei beren ezagutzak ziurtatzea errazteko eta lan-segurtasuneko araudia betetzea errazteko diseinatutako formakuntza, haien enplegarritasuna hobetzen saiatuz

Ekintza hauek guztiek, hartutako formakuntza balioan jartzea ez ezik, pertsona langabetua lan-mundura hurbiltzeko aukera ere errazten dute, bere curriculuma eta harreman-profesionalen sarea hobetuz.

Interesa dutenek izena aurretik eman beharko dute Behargintza Leioako bulegoan, Mendibil kaleko 3.zenbakian (8:30etik 14:30era) edo izen-emate formularioan.


Informazio gehiago:

Behargintza Leioa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa