Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-12-29 Adostasun zabalarekin onartu ditu Leioak 2018ko udal aurrekontuak
udala / udala

Leioako Udalak 2018ko Udal Aurrekontuak onartu zituen atzo %3,3ko igoerarekin eta adostasun zabalarekin. EAJ-PNVk eta PSEk osatzen duten Gobernu taldearen aldeko botoei, eta EH-Bildu zein PP alderdien abstentzioari esker onartu ziren. Esnatu Leioak, aldiz, kontrako botoa eman zuen.

Horrela, Leioako Udalak 35.120.571,84 euroko aurrekontua izango du 2018rako, iaz baino %3,3 altuagoa. Horrekin batera, Erakunde Autonomoen eta Sozietate Publikoaren aurrekontuak ere onartu ziren atzoko Osoko Bilkuran: Soinu Atadia Fundazioak eta Udal Musika Eskolak 2.268.140,38 euro izango dute, eta Euskararen Erakundeak, berriz, 1.056.745,65 euro.

Aurton, lehen aldiz, 840.000 euroko partida dago aurrekontuetan herritarrek adostutako proiektuetara bideratzeko. Honetarako partaidetza prozesuaren lehen fasea amaituta dago, non 332 proposamen hartu dira, eta Gabonak pasa eta gero bigarren faseari ekingo zaio. Honetan, proposamen guztiak aztertu eta erantzungo dituzte Udal teknikariek, eta hortik ateratako proiektuen zerrendatik bozkatu ahal izango dute leioaztarrek.

Honi buruzko informazio guztia laster izango da ikusgai Gobernu Irekiaren web gunean, LeioaZabalik.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa