Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2018ko Uztailaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-12-28 “Leioa Itsasadarretik” ekimena bueltan da, itsasadarrera hurreratzeko
itsasadarretik / itsasadarretik

Pasa den urteko ekimearen arrakastaren ondoren, zeinetan Leioako biztanle askok itsasadarrari buruz asko ikasi zuten, urte bat gehiagoz “Leioa Itsasadarretik” hainbeste aukera ematen dituen eta hain hurbil dagoen erreka Leioako biztanlegoari hurbiltzea proposatzen du.

Aurten ekitaldi nagusia jai herrikoia da. Aldapa Anfiteatroan izango da abenduaren 30ean, goizeko 11etatik arratsaldeko 15retara arte. Publiko zabalari zuzendutakoa, giro ezinhobean eta familiarrean disfrutatu ahal izango dugu. Musika, puzgarriak, food truck-en eskaintza gastronomikoa eta txikientzako ariketa anitzak izango ditugu. Gainera, aurtengo “Leioa Itsasadarretik” ekimenaren ekitaldi nagusirako izena emateko aukera izango dugu bertan.

“Txinbito” txalupa xelebrean emango dugun txangoa da. Bertan, bista ederrak ikusteaz gain, gaiean adituak direnen azalpenak izango ditugu, bai biodibertsitatearen inguruan eta bai itsasadarraren garbiketa prozesuaren inguruan. Ekitaldi hau Urtarrilean izango da eta pasa den urtean ongi etorri handia izan zuen ekitaldia izan zen. Abenduak 27ko ekitaldi herrikoiean apuntatu ahal bazara ere, online ere egin ahal izango da leioaitsasadarretik@gmail.com mailean. Lekua mugatuta egongo da eta behin behineko data mareen arabera ezarriko da aurki.

Programatutako ekitaldiak hurbilagotik ezagutzeko, webgunean eta ekimenaren Facebook, Instagram eta Twitterrean kontsultatu daitezke.



Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa