Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-11-04 Pinueta auzoko obren hasiera Aste honetan hasiko dira Gaztelubideko bizilagunei zuzendutako aparkalekuaren eraikitze lanak, Pinuetako Plan Bereziaren barruan kokatutako proiektua.

Horrela, 400 ibilgailuentzako lurrazpiko aparkalekua eraikiko da zonaldean. Hauek jabetza araubidean salduko dira bertako biztanleek lehentasuna izanez, hau da, Pinuetan erroldatutakoentzat (Avda. Amaia, Larramendi plaza, Orixe plaza, Xaho plaza eta Maiatzaren bata, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa, Bilbao eta Gaztelubide kaleak) Lamiakoko (92.zenbakitik Langileria kalearen amaierara arte) eta Ibaiondo (Santa Ana kalea).

Aparkalekuaren inguruko urbanizazioa ere proiektu honetan sartzen da, bertan plaza berri bat eraikiko da herritar guztientzat, jolaslekua eta frontoia. Peatonalizazioa ere egingo da zonaldean eta Langileria 202 inguruko trafikoa reordenatuko da ere, eraikin historiko honen inkorporazioa ere, aitzinean Artatza Jauregiarekin lotutakoa eta orain udal ondarea dena.

Obra guzti hauek aurrera ateratzeko, Udalak 600.000 euroko aurrekontua gorde du lurzoruaren erosketarako, gainera aipatutako eraikinean bizitzen zen herritar batentzat Babes Ofizialeko etxebizitza berkokatzeko akordioa lortu du, eta 1.376.000 euro bideratu ditu zonaldeko urbanizazioa egiteko (plaza, frontoia eta oinezkoen zonaldeak).

Tramitazio expedientean emandako ezbehar bi gainditu ostean hasiko dira aipatutako obrak. Lehenengoa, adjudikaziodun enpresarekin (Urazca) zegoen kontratua bertan behera geratu zena eta, ondorioz, beste enpresa bati esleitu behar izan zaio obra, Viuda de Sainz enpresari, hain zuzen ere. Bigarren ezbeharra, eta obren hasieraren zortzi hilabeteko atzeratzea eragin duena, Ur patzuergoarena den edateko ur kondukzioa debideratzea izan da. Honetarako aurreikusita ez zegoen lurzoru berria gehitzea eta eskuratzea izan da beharrezkoa obra hauek aurrera ateratzeko. Azkenik, Udalak lurzoru hauen jabeekin erosketa akordio batera heldu behar izan da.

Obrak amaitzerakoan, eta aparkaleku irekita denean, gutxi gorabehera 20 hilabete barru, edota obrak oraindik martxan direnean, Udalak zonaldean hobetze lanak burutzearen asmoa du Pinuetako eguneroko bizitza errazagoa eta erosoagoa bilakatzeko, kale hauetan zehar ibilgailuen presentzia gutxituz, oinezkoentzako zonaldeak eraikiz, eta herritarren aisialdirako guneak egokituz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa