Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-12-11 LeioaBlog lehiaketaren hirugarren edizioa jarriko da martxan asteburu honetan
LeioaBlog17 / LeioaBlog17

Bizkaiko blog, Instagram eta Youtube-ko kanaletan protagonista izango dira, beste behin ere, Leioako merkatari eta ostalariak. Gabonetako kanpaina berezia dela eta, Behargintzak Leioa Blog Lehiaketaren hirugarren edizioa martxan jarri du datorren astebururako. Bertan, Bizkaiko hainbat blogger, instagramer eta youtuberrek ahotsa eta protagonismoa emango diete Leioako denda, taberna eta jatetxeei.

Partehartzaileek –abenduaren 13a baino lehen esteka honen bidez izena emanez– sare sozialetan Leioako zerbitzuak bultzatuko dituzte (abenduaren 13a baino arinago izena eman beharko dute). Horretaz gain, lehiaketa honek ñabardura herrikoia izango du, leioaztarrek ekimen honetan parte hartu dezaketelako aldez aurretik izena eman gabe. Horretarako beraien argazkiak Instagramen publikatu beharko dituzte #LeioaBlog17 hashtag-arekin.

Lehiaketa honetan hiru sari banatuko dira blog, Instragram eta Youtube kategorietan. Irabazle bakoitzak 600 euro irabaziko ditu Leioa Blog Lehiaketan parte hartu duten saltokietan gastatzeko. Kategoria bakoitzean ere aipamen berezi bat egongo da eta saria 300 eurokoa izango da. Azkenik, herritarren arteko argazkien irabazleak 150 euroko saria jasoko du. Sari guztiak Leioa Blog Lehiaketan parte hartuko duten enpresetan trukatzeko izango dira.

Informazio gehiago:

Behargintza Leioa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa