Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-11-10 Memoriaren Eguna dela eta adierazpen instituzionala
memoria / memoria

Memoriaren eguna dela eta, Leioako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gaur hurrengoko adierazpen instituzionala onartu du gehiengoaren akordioarekin:

Gaurko eguna, azaroak 10, Memoriaren Eguna Euskadin, gure ondare komuneko data da, guztioi dagokigun urteurrena da. Gogora ekarriko digu beti gertatu zena eta sekula berriro gertatu behar ez dena.

Euskadin, ekintza terroristek urte luzez gure gizartea jo dute era bortitz eta gupidagabean, ehunka pertsona hil, zauritu, bahitu, estortsio egin eta lapurtu dietelarik.

Urteetan, gizarteak zein erakundeek ez dugu egoerak eskatzen zuen mailan jardutea lortu. Anestesiaturik bizi izan gara gertatzen zenaren aurrean.

Azken urteotan egoera ezberdinean bizi gara. Gizartea zein erakundeak lanean ari gara terrorismoaren biktimak aintzat hartuak, erreparatuak eta lagunduak senti daitezen,
Lanean ari gara berreskuratu behar ditugun printzipio eta balioak, egia memoria, justizia eta erreparazioa oinarri dutenak, gizarte arduratsua, barne-hartzailea, tolerantea eta bizkorraren oinarri garrantzitsua izateko. Bestearen mina eta bestearenganako kaltea aitortzeko gauza den gizartea.

Terrorismoaren biktimen memoria giza eskubide bat da, oinarrizko eskubideetako bat.
Berezko duintasunak eta eskubide berdintasun besterenezinak izan behar dute askatasunaren, justiziaren eta bakearen oinarria.

Euskal gizartea eta bere erakundeak terrorismoaren biktimen memoria askatasunean, tolerantzian, justizian eta aniztasunaren errespetuan oinarritutako etorkizun baketsu bilakatzen tematuta gaude
Memoriak gertatutakoaren kontakizun partekatua eraikitzen lagunduko du, biktimen begiradaren bitartez. Biolentzia eta bere zuribideak guztiz baztertuta geratuko dira eta bere biktimak aintzat hartuak betiko, gizalegezko adiskidetasun denbora berri baten.

Memoriak izen eta datak ipintzen ditu, terrorismoak aitzakiak eta zuribide onartezinak jartzen dituen tokian. Memoriak sufrimenduaren akta jasotzen du eta tolerantzia ekiditen du. Memoriak herritarrei ohartarazten die behartutako ahaztura edo interesatuaren aurrean.

Honek izan behar du gure helburua eta gure erronka.

Gaur terrorismoaren biktimak gogoratzen ditugu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa