Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-10-19 Udalak 99 aparkaleku-plaza saltzen ditu Leioandin
Leioandi / Leioandi

Elexalde etorbideko 2tik eta 10era doan etxebizitza-blokean kokatutako 99 aparkaleku-plazaren azalera-eskubidea esleitzeko lehiaketa arautuko duten baldintza eta preskripzio partikularren pleguak onartu ditu Leioako Udalak. Honen inguruko informazio guztia udal web guneko kontratugilearen profilean aurkitu daiteke.

- Norentzat: 18 urte gorako eta Leioan erroldatuta dagoen edozein herritarrentzat. Honetaz gain Gizarte Segurantzarekin eta Udalarekin pauak eguneratuta izan behar dituena. Zonaldeko auzokideek lehentasuna izango dute.
- Iraupena: Jabetza Erregistroan izena ematen denetik 75 urtera arte.
- Prezioa: 586,77 euro m2 erabilgarri. Behin-behineko fidantza modura 50 euro jarriko dira, esleipena egin ondoren bueltatuko dena, azalera eskubidea eskuratzeari uko egiten diotenak salbu.
- Epea: eskaerak aurkezteko epea: argitaratzen denetik 30 egun naturalera arte.

Plaza hauek ikusteko aukera ere izango dute interesdunek, izan ere, data desberdin bi finkatu dira bisitak egiteko: urriaren 24an, 14:00etan, eta urriaren 31n 18:00etan. Bisitara joan ahal izateko beharrezkoa da aurretik izena ematea udaletxeko Herritarrenganako Arreta Zerbitzuan edota Gaztelubidekoan (behin-behinean Maiatzaren bata kaleko 3.zenbakian kokatzen dena).

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa