Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-10-05 Irrien lagunen piratak izango dira bihar ‘Barikuetan jai’ programazioan barne
Irrien Lagunen piratak / Irrien Lagunen piratak

Bihar, ikuskizun berezia izango dute ‘Barikuetan jai’ programazioan parte hartzen dutenek, Irrien lagunen piratak izango dira gurekin Kultur Leioako aterpeetan, arratsaldeko 17:30ean.

Haurrentzako zuzenduriko lehen zuzenezko dantzaldia eskainiko digute Irrien Lagunen piratek. Ane piratak hartuko du timoia eta era askotako abenturak biziko ditugu dantzen bidez. Haurrek aski ongi ezagutzen dituzten abestiz osatutako dantzaldi paregabea bizitzeko aukera izango dute haur eta helduek.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako 'Barikuetan jai' programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa