Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-09-30 Hainbat afekzio eragingo dituzte Txorierriko igogailuaren lanek astelehenetik aurrera
ascensor / ascensor

Datorren astelehenean, urriak 2, Txorierriko igogailua ezartzeko hurrengo faseko lanak hasiko dira. Aurreikuspenen arabera lau hilabete iraungo dute lanek, denbora tarte horretan hainbat afekzio emango dira zonaldean.

Afekzio hauen artean, adibidez, Txorierriko 10, 24 eta 34 zenbakien aurrean dauden aparkalekuak makina eta obra ibilgailuentzat mugatuko dira. Bestalde, Ramon Rubial plaza eta Lamiakotik Txorierrira igotzen duten eskaileren erailera mugatuko da obrek irauten dituzten bitartean.

Udala, bere aldetik, igogailuaren lizitazio lanetan dabil jada, fase hau amaitzerakoan igogailua ezartzeko moduan egoteko asmotan.

Txorierriko igogailua auzoaren eskaera historikoa da, Txorierri eta Lamiako auzoen arteko mugikortasuna nabarmen hobetuko duena, eta garraio publikoarekin zuzenean lotuko duena Txorierri (metrobilbao eta bizkaibusekin), Leioarekin eta Bizkaiarekin loturak hobetuz.

Erlazionatutako dokumentuak:

Afekzioen planoa (pdf, 2771 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa