Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-09-18 Leioan, Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea ospatuko da
Semana Europea de la Movilidad Sostenible / Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea

Irailak 16-22 bitartean, Iraunkortasunaren Astea ospatzen da Europa mailan eta Leioan ere, ekintza ezberdinekin egingo diogu aurre mugikortasuna, osasuna eta iraunkortasuna lotzen duen erronkari. Sabino Arana kalea moztuko da 22an, modu sinbolikoan, espazio komuna elkarrekin bizitzeko, eta 23an XIII. Oinezkoen Pausura Ibilaldia ospatuko da.

Leioak bat egin du, beste urte batez, mugikortasun iraunkorraren alorrean sentsibilizazioa, praktika eta herritarren ohitura berriak eta tokiko politika berriak martxan jartzea helburu duen Europako kanpainarekin.

Egungo herri eta hiri gehienek bezala, Leioak jaso duen espazioa antolatzeko moduaren erdigunean “autoa” dago. Azken hamarkadetan, hiri bilbea “helduen eta motor bidezko” mugikortasun beharren eta horrek dakarren guztiaren arabera antolatu da: lana eta ekonomia, presa eta joan-etorriak, etab.

Orain badakigu antolatzeko modu horren ondorioak ez direla onuragarriak ez gehiengoarentzat, ez guztien ongiarentzat. Autoek gure herrietan duten presentzia desorekatua dela-eta, gidatzen ez duten pertsonak edo ezohiko beharrak dituzten pertsonak baztertzen dira.

Segurtasun falta eta gure ingurumenaren kutsadura handitzeaz gainera, hortik eratorritako ohiturek gure osasuna, harremanak eta tokiko ekonomia kaltetzen dituzte, besteak beste.

Leioako Udalak leioaztar guztiak animatu nahi ditu ospakizun honetan parte har dezaten, bai eta hurrengo hilabeteetan gure herriaren bizigarritasuna hobetzearekin lotutako gainerako ekimenekin bat egitera ere.

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (pdf, 539 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa