Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-08-02 Leioa lanean dago jada eraginkortasun eta aurrezpen energetikoa lortzeko bere kaleetan
luminaria / argiteria

Leioaztarrek ikusi ahal duten bezala, kaleetako argiteria aldatzen ari da Udala eraginkortasun energetikoaren gaineko araudia betetzeko eta, bide batez, argi kutsadura murrizteko energi aurrezpena lortzearekin batera.

Argien aldaketa hau apurka-apurka egingo da, izan ere abendurako herriko auzo guztietan aldaketa eginda egotea aurreikusten da.

Aldaketa honek ez du gainkosterik izango leioaztarrentzat, Energia Zerbitzuen Enpresak, Ferrovial Electricidad Martin aldi baterako enpresa batasunari esleitutako zerbitzuen artean aurkitzen delako, hau da, Leioako kaleetako argiteriaren berritzea, mantenimendua eta hornidura energetikoaren kontratuaren barne zegoelako.

Ingurumenari onurak
Onura ez da soilik ekonomikoa izango; izan ere, Udalaren energia kontsumoa ere gutxitu egingo da, eta udalerriko kale guztietan A Kalifikazio Energetikoa lortuko da. Adibide modura, erdiguneko etorkizuneko egoerak CO2ko igorpenetan 291,10 tonako aurrezkia lortuko du, 7438 zuhaitz landatuen balio berekoa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa