Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-10-14 Gaixoen jagoleei zuzendutako programa berria doan Gaixoek etxeetan duten jagoleei zuzendutako programa berria eratu da Leioan, guztiz doan eta euren etxetik mugitu barik jasoko dute. Psikologian oinarritutako laguntza programa hau jagoleen bizi kalitatea hobetzea du helburu gisa eta zehazki Alzheimer edo beste dementzia batzuk dituzten gaixoen jagoleei dago zuzenduta.

Obra Social Bancaja eta Bizitzen Fundazioak diruz lagundutako programa hau ez du kosterik izango Udalarentzat, Bizitzen Fundazioak eta Udalak dute harremanari esker eta herriko profila aztertu eta gero, programa hau Leioan ezartzea erabaki dute.

Psicologia tratamentu hau martxora arte iraungo du, 14 saio izango dira gaixorik diren jagoleekin batera psikologikoki laguntzeko, familikoak nahiz bestelako pertsonala bada ere.

Programaren helburu zehatzak honakoak dira:

- Antsietate maila gutzitxea
- Depresión maila gutxitzea
- Jagolearen gainkarga maila gutxitzea
- Programa bertan behera uzten dutenen kopuru bajua lortzea
- Programarekin gogobetetzea lortzea.

Arduradunek parte hartuko dutenen pertsonekin harremanetan hasi dira, dena dela oraindik profila betetzen duten edozein leioaztarrak nahi badu parte hartu epe barruan dago, Bizitzen Fundazioaren harremanetan jarri baino ez du egin behar 94.623.27.44. telefonoan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa