Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-06-20 Txorierriko igogailuaren lizitazio lanetan hasi da Udala
igogailia / ascensor

Leioako Udala lanean dago jada Txorierri eta Lamiako auzoak lotuko duen igogailuaren lizitazioa ateratzeko. Aurreikuspenen arabera, obrak urtearen amaieran hasiko dira.

Joan den astean Eusko Jaurlaritza eta Langileria 80 zenbakian bizi den familia akordio batera heldu ziren, beraz, hilabeteko epea dute etxe hori uzteko eta Babes Ofizialeko Etxebizitza batera joateko.

Akordio hau sinatu eta gero, Eusko Jaurlaritza etxe hau bota ahal izateko dokumentazioa prestatzen ari da jada, eta urbanizazio lanak uztailaren amaieran berrabiatuko direla aurreikusten da.

Gogorau behar dugu, Leioako Udalak igogailuaren proiektua eginda duela eta aurrekontuetan ere horretara bideratutako partida badagoela, baina igogailuaren instalazioarekin hasi baino arinago Eusko Jaurlaritzak urbanizazio lanak amaituta izan behar ditu. Hori ahalbidetzeko familiarekin azken akordioa hau lortzea ezinbesteko zen.

Txorierriko igogailua auzoaren eskaera historikoa da, Txorierri eta Lamiako auzoen arteko mugikortasuna nabarmen hobetuko duena, eta garraio publikoarekin zuzenean lotuko duena Txorierri (metrobilbao eta bizkaibusekin), Leioarekin eta Bizkaiarekin loturak hobetuz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa