Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-06-19 Tenperatura altuengatik alerta laranja aktibatu da asteazkenera arte
ura  / ura

Segurtasun Sailak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren bitartez, alerta laranja aktibatu du asteazkenera arte temperatura altuengatik. Horregatik, Leioako Udalak herritarrei eskatzen die kontuz ibiltzeko eta neurriak hartzeko bero kolpeak ekiditeko, batez ere, arrisku handiko taldeen kasuan, pertsona nagusiak eta umeak alegia.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak aholku orokor batzuk argitaratu ditu beroak gogor jotzen duenerako. Tenperatura altuekin lotutako osasun arazoak honako neurri hauek hartuz ekidin daitezke:

Likido gehiago edatea
• Edan ohi baino likido gehiago; batik bat, ura.
• Ez itxaron egarri izan arte edateko.
• Saihestu kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak.
• Medikuak muga ezarri badio edan dezakezun likido-kopuruari edo diuretikoak eman badizkizu, egin kontsulta berari.

Elikadura
• Hartu janari arinak (entsaladak, gazpatxoa, barazkiak, frutak...).

Etxean
• Itxi leihoak eta jaitsi beroa jasotzen duten pertsianak.
• Aprobetxatu bero txikiagoko uneak etxea aireztatzeko eta freskatzeko.

Erabili arropa egokia
• Arropa zabala, arina eta kolore argikoa.
• Oinetako eroso eta freskoa.

Freskatu
• Oso bero bazara, dutxatu edo bainatu ur hotzarekin.

Babestu eguzkitik
• Bero handieneko orduetan, ez atera kalera, beharrezkoa ez bada.
• Atera behar baduzu, estali burua eta erabili betaurrekoak.
• Saihestu eguzkia eta jarri itzaletan.
• Ez egin jarduera fisiko bizirik eta luzerik bero handieneko orduetan.
• EZ geratu inoiz eta ez utzi inoiz inor aparkatutako eta itxitako auto batean, itzaletan badago ere.

Zaindu pertsona ahulenak
• Arreta berezia jarri umetxoei eta haurrei, adinekoei eta beroa eta hidrataziorik eza direla-eta larri daitezkeen gaixotasunak dituzten pertsonei, esaterako bihotzeko gaixotasunak dituztenei.
• Adinekoek, batik bat bakarrik bizi direnek edo mendekoek, zailtasunak izan ditzakete babes-neurriak hartzeko; hortaz, senideren batek egunean behin bisitatu beharko lituzke gutxienez, edo, bestela, lagunen edo bizilagunen batek, edo gizarte-zerbitzuen laguntza eskatu.

Utzi botikak toki fresko batean
• Beroak horien osaera eta eragina honda dezake.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa