Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-05-24 Lamiako jaietan izango da asteburu honetan
maskarada txiki / maskarada txiki

Lamiako Maskaradak hasiera ofiziala emango die ostiralean auzoko jaiei. Arratsaldeko 17:30etik aurrera jai giroa nagusi izango da Lamikoko kaleetan, eta igande gauera arte iraungo du.

Maiatzak 26, ostirala
16:30 Txupinazoa eta 2017ko San Maximo jaien hasiera!!!
17:30 Maskaradaren lehenengo zatiaren hasiera (putzegilearen biribilgunetik).
Anima zaitez, jantzi baserritarrez eta biribilketara etorri.
18:30 Maskaradaren bigarren zatia (txosna ondoan)
20:30 “Leioako Musika Banda: Sustraiak” emanaldia.
21:30 Erakustaldia ikusi ondoren, zatoz txosnara ogitartekoa jatera.
22:30 Maskaradaren hirugarren zatia: joan korrika lekua hartzera. (Eliza ondoan).
00:00 Dantzaldia “SUKAR” taldearen eskutik.
02:00 Dantzaldiaren atsedenaldia eta irrintzi txapelketa, erakutsi barruan duzuna

Maiatzak 27, larunbata
08:00 Etorri zure sukaldari trebetasunak erakustera. Lamiakoko IV. Lapiko Txapelketa, txosnan apuntatu. (Merkatarien Elkartearen laguntzarekin)
10:00 Txupinazoa!!! Jaiki denok, jaiak aurrera doaz-eta.
11:00 Etxeko txikitxoenekin disfrutatu eskulan tailerrean.
12:00 Anima zaitez eta poteatzen hasi.
13:00 Igel-toka txapelketa.
14:30 Lapikoak aurkeztea (gure sukaldarien emaitzak ikusiko ditugu).
16:30 Lapiko Txapelketako sari banaketa.
18:00 Tiragomak, Bizkaiko Txapelketarako puntuagarria den lehia.
18:00 Dantza Alardea (eliza ondoan).
18:30 “Bote Luzea” erakustaldia.
Leioako Udalak eta Euskadiko Pilota Federazioak antolatuta.
20:00 Jai batzordeak txorizoa sagardotan dastatzera gonbidatzen zaituzte. Ez galdu aukera!!
20:30 Etorri eta zure irudimenarekin harritu, mozorro lehiaketa hasten da-eta (txosna ondoan). Izugarrizko ogitartekoa jateko aprobetxatu.
22:30 Etorri eta barre egin “DIEGO ARJONA” umoristarekin.
23:30 Auzoko Bingoa, etorri eta irabazi diru apur bat!!
00:00 Disko-dantzaldia “GALKER”-en eskutik, mugi ezazu zure gorputza egungo musikarik hoberenarekin.
02:00 “GALKER”-en atsedena eta Auzoko Bingoa.

Maiatzak 28, igandea
10:00 Txupinazoa!! Animo, azken ahalegina.
11:00 Etxeko txikitxoenekin disfrutatu, umeentzako gaztelu puzgarrietan.
11:00 San Maximoren omenezko meza.
12:00 Kalejira eta buru-haundiak.
12:30 Etorri txosnara poteatzera.
13:00 Herri kirolak. Inaxio Perurena.
17:30 Lamiakoko XVIII. playback Txapelketa hasten da (adin-muga barik).
18:00 Guatekea “Sergio Ibargüen”-ek girotua.
20:00 Sari banaketa. Irabazleenetariko bat izango zara?
21:00 Azken traka eta 2017ko jaien amaiera!!!
Primeran pasatu izana espero dugu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa