Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-10-15 Euskara Sailak bertsolaritza eta euskal dantzak sustatuko ditu herriko ikastetxeetan Helburu nagusia da jolasen bitartez euskal folklorea ezagutzera ematea gaztetxoen artean
Danzas vascas / Euskal dantzak

Leioako Udalaren Euskara Sailak hainbat ekintza prestatu ditu euskal ohiturak eta kultura sustatzeko ikastetxeetan. Alde batetik bertsolaritza eta euskal dantzak, eta bestetik, “eguerdian ere euskaraz jolasean”.

Azken programa honek umeak jantokitik irtetzerakoan euskaraz jolastea sustatzen duten ekintzak antolatzen ditu. Aurten programa hau indartu nahi izan dute eta bide batez moldaketa berri bat egitea.

Bestalde, euskal dantzak soinketa ikasgaiaren ordu bat suposatuko du hirugarren eta laugarren mailetan. San Bartolomé eta Altzaga ikastolan lehen lauhilabetekoan garatuko dira, joan den urriaren 6tik urtarrilaren 31ra arte, eta gainontzeko ikastetxeen txanda bigarren lauhilabetekoan izango da, otsailaren 1etik maiatzaren 22ra arte. Ikastaro honen helburuetariko bat gaitasun fisikoak lantzea da (malgutasuna, psikomotrizitatea, koordinazioa edota erritmoa), bestea aldiz, kulturala da, hau da, euskal folklorea gazteen artean ezagutzera ematea.

Bertsolaritza, ordea, euskara ikasgaiaren ordu bat hartuko du, bostgarren eta seigarren mailan, urtarriletik kurtso amaiera arte, honela gure hizkuntza landuko da ikuspuntu dibertigarri eta praktiko batetik. Helburu kulturalen artean ahozkotasuna lantzea, komunikazio estrategiak lantzea eta hizkuntzaren baliabide guztiak ezagutzera ematea daude. Honetaz gain, bertsoen idazketa ikastea, inprobizazioa lantzea, eta bertsoak komunikazio era baten moduan ikustea bilatzen da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa