Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-03-22 Umore Azoka Leioak kaleko sorkuntza artistikoan interesa duten profesionalentzat izena emateko epea ireki du
umore / umore

Umore Azoka Leioak, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azokak, kalea sorkuntza artistikorako gune gisa erabiltzeko interesa duten profesionalentzako izen emate eta akreditazio epea zabaldu du. Bertan parte hartzeko eskaria gauzatzeko epealdia apirilaren 28ra arte egongo da zabalik, eta Azokaren webgunean egin ahal izango da: INSKRIPZIOAK.

50 konpainia (Euskal Herriko 22, Estatuko 20 eta atzerriko 8) eta erabateko hainbat estreinaldi izango dituen programa artistikoaz gain, akreditatzen diren profesionalek aurreikusita dauden jarduera espezifikoetan parte hartu ahal izango dute. Azpimarragarrienen artean zenbait erakundek egingo dituzten batzarrak daude, Sareak-Antzokien Euskal Sareak eta Kaleko Arteen Profesionalen PATEA Elkarteak, besteak beste. Horrez gain, kaleko arteen gizarte balioari eta kontakizun mediatikoari buruzko gogoeta jardunaldiak eta Artekale Espazioan egingo diren topaketa azkarren edo Speed Meeting izenekoen saioak ere egongo dira.

17 edizio eta gero, Umore Azoka Leioa erreferentziazko jaialdi bilakatu da, bere generoan parekorik ez duena, kaleko arteetan azken garaietan egin diren sorkuntza lanak jasotzen dituen egitarau artistiko bikainarekin. Horrez gain, ikuspuntu profesionaletik, azoka eta sektorearen topagune gisa duen izaera finkatzen jakin du.

Umore Azoka Leioa 2017k 18. edizioa beteko du aurten, maiatzaren 18tik 21era, eta bertan 150 emanaldi baino gehiagoz gozatu ahal izango da. Parte hartuko duten konpainien zerrenda hemen ikus daiteke: KONPAINIAK .

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa