Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-02-27 Berdintasunari buruzko liburuen erakusketa
igualdad / berdintasuna

Leioako liburutegian, pasadan ostiraletik eta martxoaren 10era, berdintasunaren gaiarekin lotutako liburuen erakusketa egongo da. Erakusketa hori datorren martxoaren 8an izango den Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko Berdintasun sailak antolatutako egitarauaren barruan dago kokatuta.

Liburu bilduma horretan, berdintasuna jorratzen duten liburu asko daude, bai euskaraz, bai gaztelaniaz, eta adin guztietarako. Berdintasun Sailak eta Kultur Leioan kokatutako liburutegiak herritarren esku jartzen dute gida hau, balio ez sexistak eta hezkidetza lantzeko helburuz.

Bilduman, 5 eta 8 urte bitarteko umeentzako ipuinak daude, 12 urtetik gorako gazteentzako eleberriak, baita helduentzako liburuak, komikiak eta filmak ere.

Erlazionatutako dokumentuak:

Gida (pdf, 1615 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa