Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-02-23 Umore Azoka Leioak Kaleko Artisten XVIII. Azokan parte hartuko duten 50 konpainiaren aukeraketaren berri eman du
cartel / kartela

Umore Azoka Leioak, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azokak, aukeratu ditu dagoeneko maiatzaren 18tik 21era ospatuko den aurtengo edizioan parte hartuko duten 50 konpainiak. Lehiaketaren kudeaketa artistikoaren ardura duen Kultura Sailak, jasotako 500 proposamenen azterketa zorrotza egin du, azkenean, Euskal Herriko 22 konpainiak, Estatuko 20k eta atzerriko 8k parte hartuko duten egitaraua osatzeko.

Aurreko edizioetan bezala, programatutako ikuskizun gehienak estreinaldiak izango dira, sektore profesionalean, behintzat, eta Leioara doazen ikus-entzuleek, egungo kaleko arte panoramako konpainia garrantzitsuenetako batzuen orain arte ikusi gabeko proposamenak ikusteko aukera izango dute. Horrela, udalerriko kaleek erabateko 22 estreinaldi, kaleko 3 estreinaldi, estatu mailako 2 estreinaldi, aurre-estreinaldi bat eta “work in progress” bat jasoko dituzte.

Halaber, aurten ere, kaleko arte eszenikoen alorrean Euskadiko garrantzitsuena den lehiaketaren barruan, “Bertako Eszena” ekimena ere jasoko da. Ekimen horretan Leioako arte ordezkariek euren lekua izango dute. Bertako talentuaren aldeko apustua martxan jarriko den bigarren urtea izango da, iaz lortutako emaitza pozgarriak direla eta.

Guztira, Leioako aire zabaleko guneetan eta ohikoak ez diren lekuetan eskainiko diren 150 emanaldi baino gehiago izango dira, doako sarrerarekin eta ikus-entzule guztientzat egokiak diren diziplina anitzetan. Antzerkia, dantza eta zirku garaikidea izango dira, aurten ere, programazioaren ardatzak. Azpimarratzekoak izango dira diziplina anitzeko ikuskizunak eta mota guztietako generoak, musika, bertsolaritza, magia, clowna, piroteknia, multimedia, txotxongiloak eta automatak, eta baita fakirismoa ere.

Euskal Herriko 22 konpainiek 23 ikuskizun eskainiko dituzte, eta horien arteko 16 lehen aldiz ikusi ahal izango dira. Horrek finkatu egiten du Leioak gure herrialdeko kaleko sorkuntza lanen erakusleiho gisa betetzen duen lekua. Halaber, 20 konpainia etorriko dira Estatutik Leioara: Kataluniako 9 konpainia, Andaluziako 3, Gaztela Leongo 2 eta Gaztela-Mantxako, Madrilgo, Balear Uharteetako eta Murtziako bana, hain zuzen ere.

Nazioarteari dagokionez, kaleko arte eszenikoetan erreferentziazkoa den Frantzia izango da, aurten ere, konpainia gehien ekarriko dituena –lau, gehi Uruguairekin batera egindako ekoizpena–. Hungariatik, Herbehereetatik eta Suitzatik etorritako taldeak ere izango ditugu gure artean.

Informazio gehiago:

Umore Azoka Leioa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa