Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-01-19 Agate Deuna lehiaketan izena emateko epea urtarrilaren 30era arte izango da zabalik
santa agueda / agate deuna

Tradizioarekin jarraitzeko aurten ere Agate Deuna lehiaketa ospatuko da Leioako kaleetan zehar otsailaren 4an. Parte hartu nahi duten taldeek urtarrilaren 30era arte izango dute epea izena emateko.

Beti bezala, adinaren araberako talde bi egingo dira (16 urtetik gorakoak eta beherakoak) eta zonalde desberdinetan arituko dira, talde bakoitzak aukeratutakoak. Zonalde posibleak honakoak izango dira; Lamiako, Pinueta-Ibaiondo, erdigunea, San Bartolome-Basaez-Artatza-Artatzagana, eta Kandelazubieta-Udondo.

Abestiak euskaraz izango dira eta sailkatzerako orduan kontutan izango dira janzkera eta girotzea, honen arabera hiru sari banatuko dira maila bakoitzean.

Erlazionatutako dokumentuak:

Oinarriak (pdf, 669 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa