Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-01-11 ‘Barikuetan jai’ aste honetako ostiralean bueltatzen da
barikluetan / barikuetan

Urtarrilaren 13an, aste honetako ostiralean, 'Barikuetan jai' programa bueltatuko da Kultur Leioako aterpeetara arratsaldeko 17:30etik aurrera. Aste honetan Egutegi Tailerra egingo da; Urtea gogotsu eta ganoraz hasteko, egutegia egingo dugu, hilabetez hilabete egiten duguna jaso eta gordeta izateko. Papera, artilea, kartulina, lumak…eta beste hainbat material izango dugu bakoitzak bere egutegia diseinatzeko.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako 'Barikuetan jai' programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa