Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-09-14 Laster dator Mugikortasun Astea!
1 / 1

Hasi dira jada Mugikortasun Asteko egitarauaren lehen ekintzak Leioan. Gaur, egun osoan zehar, ikusgai izango da Kutxa Metafisikoan (Sakoneta kiroldegiaren atean) aste honi buruzko informazio guztia.

Datorren asteazkenetik, irailak 16, hurrengo asteko asteartera arte, irailak 22, hainbat ekintza izango dira Leioan urtero ospatzen den Mugikortasun Astea dela-eta. Egun hauetan zehar jasangarritasuna eta hiriko mugikortasuna izango dira gai nagusienak eta hauekin zuzenean harremana duten ekintzak antolatuko dira.

Hauetariko lehena informazio puntuarena izan da, gaur Sakoneta kiroldegiaren aurrean. Baina aste osoan zehar Leioako hainbat auzotik mugituko da, aukeratu zure eguna!

Irailak 14- Sakoneta (Kutxa Metafisikoa)
Irailak 15- S. Bartolome (Ikastetxearen sarreran)
Irailak 16- Pinueta (Cervantes Plaza)
Irailak 17- Lamiako
Irailak 18- Sarriena
Irailak 19- Aldapa Parkea
Irailak 20- Boulevard Udondo
Irailak 21- Bulevard Obeliskoa
Irailak 22- Sabino Arana (Euskal Etxeen plazako jaitsieran-Tandem alboan)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa