Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-09-02 Merkaleioak bere IX. Edizioa ospatuko du asteburu honetan
Merkaleioa  / Merkaleioa

Leioako Merkatarien Elkarteak antolatutako IX. Merkaleioa izango da asteburu honetan, irailak 4, 5 eta 6, Leioako Boulevardean. Bertan herriko hamabost denda baino gehiagok denboraldiko produktuak salduko dituzte prezio ezinhobeagotan, gainera aurten, bisitariek eskuragai izango dituzte inoiz baino eskaintza zabalagoa, besteak beste, poltsak, erropa, oinetakoak, aromaterapia, kirol produktuak eta eskolara bueltatzeko ezinbesteko materiala.

Ostirala eta larunbatan ordutegia goiz zein arratsaldeko izango da, hau da, 10:00etatik 20:00etara, igandean berriz goizez baino ez da egongo irekita 10:00etatik 14:00etara hain zuzen.

Antolatzaileek adierazi duten bezala aurtengo edizioa berrikuntzekin beteta dator eta hauetariko garrantzitsuena produktuen eskaintza zabala da.

Ganga hauek eskaintzen dituzten merkatarien artean hauek daude:

· Moda YOFRE
· Moda PRADA
· Carmen Diego
· Calzado EGUZKIÑE
· Bisuteria LARA
· GALTXAGORRIA moda
· Deportes GAZTAÑAGA
· MERCADEPORTE
· Mercería TITARE
· KAKO SKATE
· Juguetería ITZIAR
· Bolsos FLOVAR
· CURVES
· TUIYO Moda
· TIPI TAPA niños

Informazio gehiagorako: Leioako Merkatarien Elkarteko koordinatzailea den Luisa Iribarnegaray, telefonoa 615.785.915

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa