Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-11-30 Heriotza zigorraren aurka borrokatzeko konpromisoa dauka Leioak Gaur, udaletxearen fatxada argiztatuko da honako lelo honekin: “Heriotza zigorrari ez”
Contra la pena de muerte / Heriotza zigorraren aurka

Bigarren urtez jarraian, Leioako Udalak bat egin du Biziaren Aldeko eta Heriotza Zigorraren Aurkako Hirien Sarearekin. Horrela, Amnistia Internazionalak eta Sant’Egidio Komunitateak, munduko edozein bazterretan, bizia errespetatzeko eta giza duintasuna hobetzeko egiten duten proposamenari babesa ematen zaio.

Adierazpenak jaso egiten du, halaber, azaroaren 30ean, urtero, heriotza zigorra gaitzesteko jardunaldia antolatzea. Hori dela-eta, xede honekiko konpromisoa adierazten duten beste hiri batzuek egingo duten bezala, gaur, azaroak 30, 19:00etatik 23:00etara, udaletxearen fatxada argiztatuko da honako lelo honekin: “Heriotza zigorrari ez”.

Leioako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, 2015eko abenduaren 7an, udal talde guztien parte hartzearekin, sinatutako adierazpenaren barruan jasotzen diren konpromisoen artean agertzen da ekitaldi hau.

Erlazionatutako dokumentuak:

Sinatutako adierazpena (pdf, 149 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa