Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-10-28 Gaur kartoiarekin jolastuko dira umeak
barikuetan / barikuetan

Gaur, urriak 28, kartoiarekin jolasean ibiliko dira Leioako umeak ‘Barikuetan jai’ programaren barne. Beti bezala, 17:30etik aurrera Kultur Leioako arkupean batuko dira parte hartu nahi duten familiak.

Birziklatzearen garrantziaz aspaldi jabetu ginen eta gaurko honetan, kartoia birziklatuz gozatuko dugu. Gure etxean soberan ditugun kartoi zatiekin eskulan ezberdinak egingo ditugu. Gauza polit eta berezi ugari egin daitezke kartoiarekin…

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako 'Barikuetan jai' programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa