Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-10-27 II. Arimen Gaua ospatuko du Leioak astelehenean
animas / arimen gaua

Mugi Leioako Gazteak elkarteak "Arimen Gaua" antolatu du hurrengo astelehenerako, urriak 31ko gauerako. Bigarren aldiz Mugi Leioako Udalarekin elkarlanean aritu da programazio hau eskaintzeko, eta Leioako Merkatarien Elkartearen kolaborazioa izan du. Estatu Batuetatik ekarritako ohitura dela pentsatzen dugun arren, Arimen Gaua aspaldidanik ospatu da Euskal Herrian, izan ere, hau antzinako tradizioa izan da gure herrialdeko hainbat txokoetan.

Joan den urtean arrakasta itzela izan zuen egitarau berezi honek, eta aurten, MUGIk antzeko ekitaldi borobila prestatu izan du leioaztar guztiek disfrutatzeko asmoarekin. Ekintza guztiak Bulebarrean edo Estartetxe kalean egingo dira, euria izanez gero aterpeetan izango zen.

Goizean umeentzako ekintzak izango dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera euskal dantzak ikasteko aukera izango dugu, ondoren elektrotxarangak pintxopotea alaituko du. Gaueko 22:30ean txokolatada guztiontzat eta segidan pertsonai mitologikoen ikuskizuna hasiko da. Gau erdian argiontziak askatuko dira eta gaua amaitzeko disko erromeria izango da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa