Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-09-27 ‘Barikuetan jai’ ostiral honetan bueltatzen da gynkana koloretsuarekin
barikuetan / barikuetan

Barikuetan Jai, umeekin euskaraz jolasteko programa, bueltan izango da ostirala honetan, irailak 30, 17:30etik 19:30era Kultur Leioaren arkupeetan.

Lehen egun honetan gynkana koloretsua antolatuko da, froga ezberdinak gaindituz ibilbide bat osatuko dute bertaratuko diren gazteek. Ez da aspertzeko betarik izango!

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Erlazionatutako dokumentuak:

'Barikuetan jai' egutegia (pdf, 230 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa