Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-08-24 Kultur Leioako tailerretako izen-emate epea irekiko da asteazkenean Kultur Leioak urtero antolatzen dituen tailerretan parte hartzeko izen-emate epea asteazkenean zabalduko da. Zehazki aurreinskripzioa egiteko epea abuztuaren 26tik irailaren 4ra arte izango da zabalik, 9.00etatik 14.00etara, Pinuetan eta Kultur Leioan.

Tailerretako plaza kopurua mugatuta dago; beraz, plaza kopurua baino aurreinskripzio gehiago badago, zozketa publikoa egingo da. Hori honela, aurreinskripzioko hurrenkerak ez du plazarik bermatzen. Zozketarik egin beharko balitz, irailaren 7ko astean egingo litzateke.

Aurreinskipzio honen ondoren matrikula ordaindu eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira plaza libre dituzte tailerretan parte hartzeko, irailaren 14tik 18ra izango da. Bestalde, Gizarte Ongizate Sailak egindako txostena aurkezten dutenek ez dute matrikularik ordaindu behar. Jakin beharrekoa da baita, pertsona bakoitza gehienez bi ikastaro egin ahal izango dituela.

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka1 (pdf, 66 kb)

Liburuxka2 (pdf, 110 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa