Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-08-22 Euskara ikasi nahi duzu? Mastitxuk inoiz baino erraztasun gehiago ematen dizkizu
euskaltegi / euskaltegi

Irailaren 1etik 20ra bitartean aurrematrikula epea izango da Mastitxu Udal Euskaltegian. Beti bezala aukera zabala duzu zure eskura; ordu kopuru desberdinetako moduluak, merkatarientzako talde bereziak, gurasoentzako talde bereziak, eta auzo gelak Pinuetan eta San Bartolomen, besteak beste.

Zure denbora librearen arabera, eta euskara mailaren arabera, aukera desberdinak eskaintzen dizkizu Mastitxu Udal Euskaltegiak, maila desberdinetako modulu anitzekin eta ordutegi malguekin.
Aurten gainera, Pinueta edota San Bartolome auzotik gertu bizi bazara euskaltegia zuregana hurbilduko da. Izan ere, Gaztelubide txokoan eta San Bartolomeko Kulturgunean taldeak osatzeko aukera izango delako.

Bestalde, merkataritzan lan egiten dutenak eta ume txikien gurasoak direnak ere ordutegi bereziak behar izaten dituztela jakin badaki euskaltegiak, hori dela euren ordutegiari egokitutako taldeak ere egingo dira.

Honetaz gain euskara ikasteko hainbat diru laguntza daude zure eskura. Informa zaitez Mastitxu Udal Euskaltegian, 94 464 00 02 telefonoan edota mailez helbide hauetara:
euskaltegi@leioa.net , mastizuzen@leioa.net.

Pausoz pauso Euskaldun

Erlazionatutako dokumentuak:

Moduluak eta ordutegiak (pdf, 32 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa