Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-06-22 Ekintzaleentzako laguntzak eskatzeko epea luzatzen da
Ibaiondo / Ibaiondo

Ekintzaileentzako laguntzak eskatzeko deialdia ekainaren 30era arte luzatzen da. Leioako Udalak, Leioako Behargintzaren bidez, norbere laneko etorkizuna diseinatzearen eta sortzearen aldeko apustua egiten duten, eta aldi berean, enpresa berrietan beste pertsona batzuentzako lan-aukerak sorten dituzten ekintzaileak bultzatu nahi ditu. Prozesu horretan 30 urtetik beherako gazteei eman behar zaien arreta berezia kontuan hartzen da, gazteen langabezia-tasa oso altua baita.

Proiektu horiek duten enplegua sortzeko gaitasuna funtsezkoa datokiko garapenerako. Horregatik, Leioako Behargintzak ematen duen aholkularitza teknikoaz gain, bi diru-laguntza mota berrien bidez, sustapen ekonomikoa eskaintzen da. Diru laguntza horiek negozio-plana prestatzeko eta aktibitate berriak abian jartzeko aholkularitza ematera bideratuta daude. Deialdi honetako diru-laguntzak Lanbidek- Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen ditu.

Lehenengo diru-laguntza motak, ENPRESA IDEIA BAT GARATZEKO LAGUNTZAK, ekintzaileak izan daitezkeen pertsonak enpresa-ideia bat sortzen, aztertzen eta egituratzen bakar-bakarrik aritzea du xede, gerora, bideragarritasun plan batean zehaztu ahal dena.

Bigarren diru-laguntza motak, ENPRESA PROIEKTU BERRIAK ABIAN JARTZEKO LAGUNTZAK, negozio-ideia zehatz bat duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko laguntzak ezartzea du helburu, enpresa berriak abian jartzeko beharrezkoak diren ekintzak bakarrik gauzatzeko.

Halaber, erabateko sustapena emateko asmoz, nahi duten esleipendunei LEIOAKOUDAL-MINTEGIko lankidetzarakogunean lanpostu bat lortzeko aukera emango diegu, betiere lekurik badago eta diru-laguntzarekin lotutako tutoretzaldian.

Erlazionatutako dokumentuak:

Dekretua (pdf, 1605 kb)

Oinarriak (pdf, 847 kb)

Eskabidea (pdf, 46 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa