Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-06-22 Larruazaleko minbiziari buruzko informazioa, gaur Bulebarrean
bus / bus

Minbiziaren Kontrako Elkarteak –AECC- furgoneta bat izango du gaur arratsaldez -16::00ak eta 20:00ak bitartean- bulebarrean herritarrei larruazaleko minbiziari buruz informatzeko –nola detektatzen den, prebenitzeko pausuak…-.

Honekin batera elkarteak kanpaina honi buruzko liburuxkak banatuko ditu, pertsona bakoitzaren fototipoa zein den jakiteko banakako frogak egingo dituzte, eta horren arabera ze eguzkitako krema erabili behar duten aholkatzen dute, eguzkia hartzeko gomendioak ere emango dituzte, beti ere pertsonalizatuak.

Prebentziozko kanpaina da hau, herritarren kontzientziazioa bilatzen duena eguzkia hartzerakoan egiten ditugun akatsak zuzentzeko eta larruazaleko minbizia ekiditeko asmoz. Honekin batera, herritar guztiek eguzkia hartzerakoan hartu behar dituzten babes neurriei buruz informatu nahi dute.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa