Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-08-04 Hasi dira Pinuetako jaiak Gaurtik hasita eta datorren igandera arte Pinuetako auzoa jaietan murgilduta egongo da.

Gaur bertan, "egun herrikoia" da. Eguerdiko 12.00etan txupinazoaren ondoren ireki egin dira auzoko txosnak, eta hauekin batera koadrilen arteko ekintzak. Ordu batzuk beranduago, 14.00ak aldera, herri bazkaria izango da Cervantes plazan, eta hau amaitzerakoan (16.45ean) herri olinpiadak ospatuko dira. Honen amaierarekin batera (19.30ean) goitibeheren kalejira hasiko da, hauen kronoeskalada berriz 21.30ean izango da. Gaua heltzerakoan, 23.15 inguruan txorizada edota beste aukera begetala dastatzeko aukera izango dute Cervantes plazan bildutako guztiek, azkenik berbenaren musikarekin amaituko da egun berezi hau.

Bihar, txupin egunean, kalejira ospatuko da arratsaldeko 19.45ean. Eguenan berriz, 12.00etan trikitixa eta txistulariak izango dira giroa alaituz eta 19.30ean herri krosa izango da.

Ostiralean giroa berreskuratuz joango da. Goizeko 12.00etan trikitixa eta txistulariekin batera Otxote Erromoko Kantariak izango dira kalerik kale. Arratsaldeko 18.00etan fanfarreak hartuko du txanda, 20.00etan burdin harri zulatzaileak izango dira, azkenean 21.00etan tekno jaiak lekukoa hartuz.

Larunbatean, ohikoa den txistulari, trikitilari eta Otxote Erromoko Kantariekin hasiko da eguna 12.00etan. Arratsaldeko 17.00etan tiragomen lehiaketa hasiko da, eta 19.00etan fanfarrea eta buru handiak izango dira kaleetatik. Herri kirolak eta bertsojira, berriz, 20.00etan helduko dira, eta 21.30ean koadrilen afaria eta fashion jaia izango dira Cervantes plazan.

Amaitzeko, igandean "Tortila eguna" ospatuko da. Honetan trikipotea (13.00ean) eta buruhandiak (19.00etan) izango dira ekintza bakarrak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa