Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-07-29 Garapenerako lankidetza diru laguntzak esleitu ditu Leioako Udalak Guztira 212.593 euro banatuko dira 10 proiektuen artean Leioako Udalak banatu ditu jada garapenerako lankidetza proiektuetarako diru laguntzak, guztira 212.593 euro izan dira, hau da, konpromisoari eutsiz udal aurrekontuaren %0,7.

Diru kopuru honetatik, 113.777 euro Leioak harreman berezia mantentzen duen herrialde bitara bideratuko dira, Sahara eta Dominikar Errepublika, hain zuzen. Alde batetik, Edex elkarteak 57.959 euro jasoko ditu Dominikar Errepublikako Santiago eskualdeko 16 ikastetxeetan umeekin genero ikuspegiko ekintzak martxan jartzeko. Bestalde, FATH leioaztar elkarteak, Saharar herrialdearen alde egiten duena, bi ekintza desbedinetarako diru laguntza jasoko ditu, batetik 5.818 euro saharar umeak gure artean hartzeko “Vacaciones en paz” izeneko egitasmoarekin, eta bestetik basamortuko errefuxiatu-guneetan, laguntza humanitarioko hainbat proiektu garatu ahal izateko 50.000 euro emango dizkio Udalak Gobernuz Kanpoko Erakunde honi.

Udal proposamena da diru laguntza hauek aukeratutako herrialde txiro hauetako emakume eta gizonei on gehien egiten dioten proiektuetara bideratzea.

Horregatik, diru laguntzak ematerakoan kalitate teknikoa, eta azken helburuarekin koherenteak diren proiektuak priorizatu dira txirotasunaren kontra egiteko. Aukeratutako proiektu hauek genero berdintasuna bermatzen dute, partehartzea eta antolakuntza, errespetua eta giza eskubideen promozioa zein ingurumen jasangarritasuna. Emakumeen jabekuntza bermatzen dituzten proiektuak baloratu dira batez ere.

Laburbilduz, proiektuen ezaugarri nagusienak honakoak dira:

· Hartzaileak dira euren beharrizanak identifikatu dutenak, eta horregatik euren garapenaren protagonista izan beharko dira prozesu osoan zehar.
· Kalitate teknikoa duten proiektuak dira.
· Elkarteek estrategia zehaztu bat dute herrialde hauekin eta harreman estua dute bertako biztanleekin.

Erlazionatutako dokumentuak:

Laguntzak (msword, 26 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa