Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-05-24 Umore Azokak bere zenbakiak gainditu ditu, aurton 38.000 ikusle izan dira
Maneke / Maneke

Lau egunez kale arteen hiriburu bihurtu ditu Leioako kaleak XVII. Umore Azokak, eta balorazio “oso positiboa” egin du antolakuntza taldeak. Guztira, 38.000 ikusle izan dira azokan -iaz baino 11.000 gehiago-, eta oso pozik azaldu dira eskaintza artistikoarekin ere. Euskadiko, estatuko eta nazioareko 50 konpainiak 54 ikuskizun eskaini dituzte lau egunotan, eta erabateko 21 estreinaldiz gozatzeko aukera izan dute bisitariek.

Euria ere ez da traba izan. Euri mehatxua izan da asteburu osoan, baina programatutako 125 emanaldietariko hiru bakarrik gelditu dira bertan behera. “Taldeen jarrera zoragarria izan da”, azaldu dute antolatzaileek. “Euri zaparradak hastean ere, prest egon dira apur bat eutsi eta beren saioekin aurrera jarraitzeko”. Pinosolo parkean iganderako antolatutako ekitaldien eta Leioako taldeen emanaldiz osatutako sekzio lokalaren arrakasta ere aipatu dute antolatzaileek. Izan ere, aurten lehenengoz izan dute Leioako taldeek sail propioa azokan, eta aurten lehenegoz luzatu da festa igande gauera arte parkean. Antolatzaileek zehaztu dutenez, ezin harrera hobea izan dute bi proposamenek herritarren artean.

Jarduera profesionala
Publikoaren presentzia eta gertutasuna nabarmentzeaz gainera, azoka egunetan izan den jarduera profesionala ere azpimarratu dute antolatzaileek. Sektorearentzako eta profesionalentzako topagune garrantzitsua da azoka, izan ere, eta profesionalen arteko hartu-emana sustatu eta sektorea sendotzeko ekitaldi sorta antolatu dira aurten ere. Artekale espazioan egindako topaketak dira horren adibide, eta baita Umore Azokan egindako sektorearen bilerak ere: SAREA Euskadiko antzoki sarearen biltzar orokorra, Estatuko Kaleko Arteetako Profesionalen Elkartearen sorrera akta ofizialki sinatzeko ekitaldia, eta II. Akitania-Euskadi Topaketa, kasu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa