Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-05-23 Umore Azokaren sariak banatu dira
Mr. Pitxitxi / Mr. Pitxitxi

Joan den ostiralean, Leioako Udalaren Kultura eta Kirol zinegotzia den Estibaliz Bilbaok iazko Umore Azokaren sariak eman zituen, Mendibile Jauregian ospatutako ekitaldian. Markeliñe, Les Mobiettes, Paula Quintana eta Kukai dantza taldea izan ziren sarituak.

Markeliñe taldeak jaso du Euskadiko Kale Ikuskizun onenaren saria “Andante” obragarentik. “Kalea eraldatzeko erakutsitako ausardiagatik, eta kale antzerkiaren muinera joz publikoa giro poetiko eta iradokitzailean murgiltzeagatik”.

Compagnie Les Mobilettes taldeak jaso dute Kale Ikuskizun Onenaren saria “Café Frappé!” lanagatik. “Itxurrazko soiltasunez espazio publikoarekin elkarrizketa sortu, eta ikusleekin benetan bat egitea lortzeagatik”.

Paula Quintanarentzat izan da 2015eko Artista Berri Onenaren saria “Latente” lanagatik. “Dantza eta antzerkia uztartzeko erakutsitako heldutasunagatik eta proiekzio aukera handiak dituen ikuskizun borobila sortzeagatik”.

Azkenik, Kukai dantza konpainiak jaso du aurtengo ohorezko saria Leioako XVII. Umore Azokak. Taldeak izan duen 15 urteko ibilbide oparoa aitortu nahi izan du azokak sariarekin. “Dantza tradizionala ikusgarri bihurtu du Kukai Dantza taldeak, beti begirada garaikidearekin”.

Umore Azoka 2016 sariak
Leioako XVII. Umore Azokako epaimahaiak Vendaval, Philo&Jole eta Larrua konpainiak saritu ditu.

“Teknika landu bati esker dramaturgia, konpromisoa, arriskua, antzerkia eta dantza orekaz batu, eta publikoaren emoziorik sakonenak pizten dituelako” saritu du Vendaval taldearen “Soif/Sed” lana Kale Ikuskizunik Onenaren Sariarekin.

Philo&Jole konpainiak Euskadiko Kale Ikuskizunik Onenaren Saria jaso du “Mr. Pichichi” obragatik, “kale arteen funtsera heltzen den pertsonaia sortu, eta umorea, inprobisazioa eta publikoarekiko harremana uztartuz inguruarekin jolasteko duen maisutasunagatik”.

Larrua konpainiarentzat izan da Artista/ikuskizun berri Onenaren Saria “Larrua” lanagatik, “break dancean eta dantza garaikidean oinarritutako lengoaia propioa eraikitzeagatik eta dantzariek lortutako batasunagatik”.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa