Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-10-14 Bitartekotza komunitarioa eta bake kultura sustatzeko programa landuko da Leioan GEUZ-ek garatuko du hiru hilabeteko iraupena duen programa hau, eta 52.000 euroko aurrekontua duena
Imagen de GEUZ / GEUZ -en irudia

Leioako Udalak, aurreko urtean bezala, bake kultura eta bitartekotza komunitarioa sustatzeko hainbat ekintza antolatu ditu. Programa zehazki lau ataletan banatuta dago, elkarrizketarako gida baten aurkezpena, prestakuntza tailerrak, mahai ingurua eta diagnostikoa, hartzaile nagusiak ikastetxe publikoetako ikasleak izango dira, baita hauen gurasoak ere.

Programa honen garapena, GEUZ Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroaren esku utzi du Udalak, honetarako 52.464 euroko aurrekontua esleitu du. Programaren lehen fasea elkarrizketa sustatzeko eta familia gatazkak ebazteko gida baten aurkezpena izango da. Gida hau joan den urtean garatu zen eta orain hitzaldi baten bidez aurkeztu eta banatuko zaie ikastetxeetako gurasoei. Honetaz gain, beste bide batzuk ere bilatuko dira Leioako famili guztiei heltzeko, horrela ikastetxe publikoetaz gain pribatuetan ere banatuko da hil honetan, guztira bederatzi zentroetan.

Bigarren atala ere gurasoentzat zuzenduta egongo da. Honetan elkarrizketarako baliabideak erakutsiko dizkiete gurasoei tailer batzuen bidez eta euren seme-alabekin dituzten gatazkak konpontzeko bideak emango zaizkie. Joan den urtean izandako arrakasta ikusirik aurten tailer hauek indartzea erabaki dute. Horrela, guztira gutxi gorabehera 20 pertsonen bat osatutako bost talde egingo dira eta hil honetan zein datorrenean gauzatuko dira. Lehendabiziz aurkezten direnentzat oinarrizko maila izango duten hiru tailer ezberdin antolatuko dira, eta iaz parte hartu zutenentzat maila aurreratuagoko tailer bi izango dira.

Hirugarrenik, elkarkidetza jorratzen duen mahai ingurua dago. Bi saio ezberdin izango dira, azaroan eta abenduan, eta gaian interesa duen edozein herritar parte hartu ahal izango du, gutxienez 8 pertsonako bilerak izango dira. Bertan herriko elkarkidetza lortzeko ematen diren ekintzak aztertu eta baloratuko dira.

Azkenik, programa honekin amaitzeko diagnostiko osatuko da. Gutxienez 50 elkarrizketa emango dira, lau eztabaida talde eta herritarrak osaturiko galdeketa baten ondorioak osatuko dute azken diagnostiko hau. Honekin herriaren elkarkidetza osoa lortzeko diren betebeharrak zehaztuko dira, eta horretarako Plan berezi bat zehazten dituzten ildo nagusiak finkatuko dira abendurako.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa