Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-04-29 Liztor asiarrari aurre egiteko prokotolo berria Foru Aldundiak habiak kentzeko eta suntsitzeko ardura izango du, Basalan-en bidez eta, kasu berezietan, suhiltzaileen bidez.
avispa / liztorra

Bizkaiko Foru Aldundiak jarduketa protokolo bat abiaraziko du listor asiarrari aurre egiteko, eta zeregin horretan udalek jardungo dute lankidetzan; halaber, aplikazio informatiko bat erabiliko da, vespa velutinaren suntsipena erregistratzeko.

Udalen lankidetza hiru zereginetan gauzatuko da. Lehenik, herritarrek habien presentziari buruz egindako deiak jasoko dituzte eta haien datuak erregistratuko dituzte. Telefono bidez jaso ahal izango diren datu horiek Lantik foru enpresak garatutako aplikazio informatiko batera eramango dira; gainera, aplikazioaren bidez, udalek kontsultatu ahal izango dute zeintzuk izan diren kudeatutako abisuak eta, hala, herritarrei informazioa eman ahal izango diete jakiteko ea habia erregistratu den ala ez eta, hala badagokio, ea suntsitu den ala ez.

Bigarrenik, toki erakundeek habia adierazitako tokian eta aktibo dagoela egiaztatuko dute. Ikuskapen hori egiteko ardura duen pertsonalak spray berde batez markatuko du habia dagoen arbola edo egitura, herritarrek jakin dezaten habiaren berri eman dela eta erregistratua izan dela. Aktibo ez dauden habiei dagokienez, gurutze berde batez markatuko da.

Azkenik, udalek abisua grabatuko dute aplikazio informatikoan, jasotako datuak txertatuz. Datu horien arabera eta aplikazioaren bidez, abisua Basalani jakinaraziko zaio edo, kasu berezietan, suhiltzaileei.

Udalen zeregina Foru Aldundiarekin koordinaturik beteko da; izan ere, bi erakundeek arduradun bat edo batzuk izendatuko dituzte, lankidetza horren gestioen berri emateko. Gainera, foru erakundeak toki erakundeen esku jarriko ditu datuei buruzko fitxak, vespa velutinari aurre egiteko plana kudeatzeko aplikazio informatikoa, aplikazioan sartzeko pasahitzak, aplikazioa erabiltzeko eskuliburua eta udal pertsonalari liztor mota honen inguruan eman beharreko oinarrizko prestakuntza (biologia, zeintzuk diren liztor arruntaren aldean dituen desberdintasunak…).

Behin udalek zeregin horiek beteta, Bizkaiko Foru Aldundia arduratuko da erregistratutako habiak kentzeaz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa