Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-07-01 Txakurren jabeei zuzendutako kanpainak harrera ona izan du Leioaztarren artean
/

Leioako Udalak aurten martxan jarri zuen txakurren jabeei zuzendutako kontzientziazio kanpainak oso harrera ona izan du leioaztarren artean, hiri jagoleek adierazi duten bezala.

Joan den abenduan martxan jarri zen kanpaina hau txakurren jabeei zuzenduta zegoen hiritarren artean ohitura onak sustatzeko asmoz, adibidez txakurrak lotuta eramatea edota euren gorotzak jasotzearen alde. Honetarako 26 txartel hori banatu ziren (informatiboak) eta txartel gorri bakarra (zigorra), horregatik arduradunek kanpaina arrakastatsua izan dela adierazi dute.

Kanpaina hau herritarrengana heltzeko talde lan bat osatu zen, 5 emakume eta 3 gizonez osatutakoa. Hauek Auzolan programaren partehartzaileak izan dira eta herriko bost gune desberdinetatik ibili dira berde guneetan eta toki publikoak ikuskatzen 8 ordu egunean. Euren lana kanpainari buruz informazioa ematea zen eta herritarrekin harremanetan izatea.

Udala eta herritarren arteko bitartekaritza lan hau egiteaz gain, jagole hauek herrian zehar ziren matxura ezberdinen berri ematen zituzten Udaltzaingoari edota dagokion udal sailari ahalik eta arinen konpontzeko.

Honetarako hiri jagole hauek Udaltzaingoarekin izan dute harreman estua, momentu oro izan dira kontaktuan mugikorrengatik, eta hainbat prestakuntza saio ere udaltzainekin egin izan dituzte.

Azpimarragarria da kanpaina informatibo hau araudiaren indartzea lortu duela beste behin ere herritarren harrera onagatik.

Lan merkaturatzea

Behargintza Leioa eta Udaleko Gizarte Zerbitzuek martxan jarritako hiri jagoleen ikastaro hau gizarte esklusioa bizi duten edota bizitzeko arriskua duten pertsonei zuzenduta dago. Honen bitartez gaitasunak eta jakintzak hartu dituzte pertsona hauek beren lan merkaturatzea ahalbidetzeko eta gainera lan harremanetarako eta gatazken konponketarako bideak ikasi dituzte komunitate lan honi esker.

Ikastaro honetan prestakuntza teorikoa eta praktikoa jaso dute partehartzaileek. Garrantzitsua da aipatzea pertsona hauek seguritate pribatuko begirale bezala homologatuak direla, hau da, edozein ikastetxe, merkatal gune edo holakoetan lan egiteko baimena izanik. Honek lan merkaturatzearen %100a aseguratzen du.


Honetarako egin den inbertsioa 91.916,00 eurokoa izan da, Eusko Jaurlaritzatik 76.439,44 euro jasoz eta gainontzeko 15.477,16 euro Udalaren kontura (Gizarte Segurantza gastuak).

Erlazionatutako dokumentuak:

Txartel gorria (pdf, 153 kb)

Liburuxka gorria (pdf, 535 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa