Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-06-29 ONA txartela eskuratzeko azken eguna bihar
ona / ona

Herri-erabilera anitzeko Osasun Txartel Elektroniko berria egiteko epea amaitu da Leioan, bihar izango da azken eguna Pinuetako udal bulegoan eta Kultur Leioan. Dena dela, gogoratu behar da, epe hau igaro eta gero edonok eskuratu dezakeela ONA txartela osasun zentroetan.

Horrela amaitzen da hiru hilabete baino gehiago ONA txartela eskuratzeko iraun duen kanpaina, horretarako hainbat udal buegoak erabiliz, adibidez, Adinekoen Etxeak, Pinuetako udal bulegoa edota Kultur Leioa bera.

Jakin beharrekoa da baita ere, duela gutxi ONA txartela tramitatu dutenek euren etxeetan jasoko dutela txartela korreo bitartez.

Zer da ONA?

Sarbide segurua izateko asmoz identifikagarri pertsonala, bakarra eta besterenezina bezala sortu da: ONA zerbitzu ugari eskuratzeko atea zabaltzen duen giltza unibertsala da.

Soluzio teknologikoak biltzen ditu (sinadura elektroniko aurreratua eta ezagutua, itsasontzien jokoa, hurbiltasuneko antena, barra-kodea eta banda magnetikoa) eta, horiei esker, besteak beste, berme eta segurtasun osoz izapide digitalak egiteko aaukera duzu, bai Administrazioetan (Udalak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritza eta Estatuko Administrazioa) bai hirugarren pribatuekin.

Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuak
- Osasunekoak (Osakidetza): Medikuarekin hitzordua gordetzea, mediku aldaketa eskatzea, bigarren mediku baten iritzia eskatzea, asistentzia-espedienteak eskatzea, bajen datuak eskatzea....www.osanet.net
- Orokorrak: Kontatazio-baldintzen orriak, enpresen erregistroa eta sailkapena, kolektiboentzako zerbitzuak (elektrizitate-instalatzaileak, jokoa eta ikuskizunak...) ww.euskadi.net

Foru-zerbitzuak: PFEZ bideratzea, autolikidazioak, zerga aitorpen telematikoak, datu fiskalen kontsulta, iradokizunak, nire zorrak, fakturen kontsulta...

Udal zerbitzuak: Gutxi-gutxika udal zerbitzu berriak gehitzen joango dira, besteak beste, katalogoen kontsulta eta udal liburutegiko liburu maileguak, kiroldegietara sarrerak eta errolda agiriak jaso.

Bestelako izapideak: Gidabaimenaren puntuak kontsultatzea, lan-bizitza kontsultatzea, katastro-datuak kontsultatzea, banku-erakundeekin harremanetan jartzea...

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa