Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-02-09 Umore Azokak badu kartela Lau egunez kale arterik onenen antzoki bilakatuko dira kaleak
Umore Azoka / Umore Azoka

Hegan dator XII. Leioako Umore Azoka aurten. Maitagarri batek irudikatuko du kale arteeen azokak maiatzaren 19tik 22ra hirian eragingo duen transformazioa. Lau egunez kale arterik onenen antzoki bilakatuko dira kaleak. Ez da magia. Artista, espazio eta ordutegi hautaketak bilakatu dute hitzordua erreferentziazko urte hauetan guztietan. Eta aurtengoa ez da salbuespena izango!

Gainera, XVII. Umore Azokak inoiz baino eskaera gehiago jaso ditu. Aurtengo edizioan parte hartzeko 424 eskakizun egin dituzte 393 konpainiek. Horietatik 50 Euskal Herrikoak dira (%12), erdiak estatukoak (%53), eta gainontzekoak nazioartekoak (%35). Azken hauek 25 herrialdetatik etorritako eskakizunak izan dira: Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Txekia, Japonia, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Costa Rica edo Txiletik, besteak beste.

Azken urteetako joerari jarraiki ulertu liteke igoera hau. Konpainiek gero eta interes handiagoa dute Umore Azokan izateko, kale artistentzako hitzordu garrantzitsua bihurtu delako.

Datozen egunotan ezagutuko ditugu aurtengo Umore Azokarako hautatutako taldeak . Bien bitartean, maitagarri honek iragarriko du azoka.

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (pdf, 273 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa