Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-06-19 Metro Bilbaok gaueko zerbitzua indartuko du gaur eta bihar Leioako jaietarako
metro / metro

Leioako jaiak tarteko, Metro Bilbaok ohiko gaueko zerbitzua indartuko gaur eta bihar, 23:00etatik 6:00etara.

Etxebarri eta Bidezabal artean 30 minutukoa barik 15 minutukoa izango da. Metro Bilbaok segurtasuneko eta jendeari laguntzeko zerbitzu berezia jarriko du Leioan.

Ohi bezala, Metro Bilbaok zerbitzu bereziak antolatzen ditu joan-etorri ugari eragingo dituen gertakari edo ekitaldi publiko interesgarririk dagoenean.

Esperientziak erakusten du, urtetik urtera, Leioako jaiek eskari handia sortzen dutela batez ere gazteen artean, ikasturtearen amaierarekin batera etortzen direnez gero.

Zerbitzua birmoldatzeko ahalegin honekin, gaueko trenek bidaia eroso eta segurua egiteko aukera eskainiko diete Leioara joatea erabakitzen dutenei.

Baina, horretarako, denon laguntza behar duela gogoratzen du Metro Bilbaok. Horregatik, zerbitzua arin, eroso eta seguru joan dadin bermatzeko, eskatu nahi die erabiltzaileei baimendun langileei jaramon egiteko eta, joan-etorriko txartelak erosteko, jendetza saihesten saiatuz, txarteldegiak ez kolapsatzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa