Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-06-17 Kantikak asteburu honetan aurkeztuko du bere azken montaia ‘Kantika Sakra’ izenekoa Kantikak bi kontzertu eskainiko ditu esteburu honetan Gabonak inguruan kaletatuko duen disko berriko bi obra aurkezteko. Alde batetik, ostiralean arratsaldeko 20.00etan Portugaleteko basilikan izango da lehen agerraldia Gerardo Rofón organistaren laguntzarekin ‘Kantika Sakra’ programa aurkezteko. Bestetik, kontzertu bera larunbatean arratsaldeko 20.00etan Loiuko San Pedro Apostol elizan ere izango da ikusgai, azken hau Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako organu kontzertuen barruan kokatuko da.

‘Kantika Sakra’ proiektuak hainbat obra osatzen dute baina hauen artean bi bereziak dira bere garrantzi eta sailtasun teknikoarengatik. Hauek biak espreski Kantikarentzat idatzitakoak dira eta orkestra bertsioetan grabatutakoak dira. Veni Sancte Spiritus obra japoniar jatorria baina Californian bizi den Kentaro Sato musikagilearena da, lau mugimendukoa eta argia ardatza izanda idatzitakoa. Magnificat, Josu Elberin musikagile euskaldunarena, musika landua eta euskal ohituren soinuak nahasten ditu.

Obra bi hauek publikoaren aurrean aurkeztuak izango dira lehendabiziz kontzertu hauetan.

Informazio gehiago lortzeko edo abesbatzarekin kontaktuan jartzeko: basilioastulez@hotmail.com edota 649.995.428 telefonoan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa